arrastoak
huellas



EXODO BATEN SEINALE ETA AZTARNAK
señales y vestigios de un éxodo

‘Arrastoak’

helburu didaktikoak dituen adierazpen-instalazio bat da. Argazkiak, testigantzak, mapak eta objetuak erabiliz, gizateriaren historiaren baitan gertatu den exodo eta behartutako migrazio mugimendu handienaren zati txiki bat erakusten du: 65 milioi pertsonak egindako ez-ohiko bidaiaren historia kontazen du. Euren etxeak uztera behartuta egon eta gero, babes eske harresiak eta mugak gurutzatu dituztenen historia; alegia, euren burua pauso bat harago ematera behartuta ikusi dutenen historia.


Instalazioak biltzen dituen edukiak –eduki grafikoak, narratiboak eta era askotariko materialak– kazetaritza eta dokumentazio lan mardularen fruitu dira. Unai Beroiz Nieto, Daniel Burgui Iguzkiza eta Luis Carmona Juanmartiñena kazetari iruindarrek 2012 eta 2017 bitartean egindako lanaren ondorioa da. Epe horretan, Europako hainbat mugetatik igaro diren milaka gizon, emakume eta haurren aztarnak jarraitu dituzte, behartutako bidai luze horietan, milaka pertsonen bidelagun bilakatuz.


Erakusketa honen izaera iragankorra dela eta, hasieratik kalean jartzea aurreikusi zen. Diseinuaren logikan, kalean barrena dabiltzan herritarren ibilbidea oztopatzeko nahia dago, euren bizitzak une batez eten eta milaka lagun horiek egiten duten ez-ohiko bidai horren inguruan hausnarketa sustatu nahi dugu. Eta, bide batez, milaka lagun horien duintasuna bultzatu nahi dugu. Ana Enguita arkitektoak sortu du instalazioaren diseinua.


Hemen erakusten duguna lan apala da. Bukatu gabeko proiektua ere bada, bertan erakusten ditugun arrastoak amaitu gabe dagoen bidai baten aztarnak baitira.


Gehiago ezagutu:

‘Huellas’

es una instalación expositiva y didáctica que muestra a través de fotografías, testimonios, mapas y objetos una pequeña parte del mayor éxodo y migración forzosa de la historia de la humanidad: el extraordinario viaje de los más de 65 millones de personas que han abandonado su hogar a la fuerza, que buscan refugio y cruzan fronteras y muros. Que van un paso más allá.


El origen de los contenidos expuestos –gráficos, narrativos y materiales– es fruto del trabajo periodístico y documental que desde 2012 hasta 2017, de forma intermitente, han elaborado los reporteros pamploneses Unai Beroiz Nieto, Daniel Burgui Iguzkiza y Luis Carmona Juanmartiñena. En el desempeño de su profesión han seguido las huellas de esos millares de mujeres, hombres y niños en diversos puntos de las fronteras europeas y han acompañando sus pasos en esos trayectos forzosos.


Esta exposición por su carácter efímero, de transitoriedad, de paso, se ideó para estar en la calle, para interrumpir el camino e invitar a reflexionar sobre este gran viaje y ensalzar la dignidad de sus protagonistas. El diseño de la instalación ha sido ideado por la arquitecta Ana Enguita.


Lo que aquí se muestra es un trabajo sencillo e incompleto. Porque son precisamente eso: los rastros, vestigios de un viaje sin concluir.


Conoce más:

Info

  • Paseo de Sarsate, S / N
    Pamplona-Iruñea (Navarra)
  • Del 8 de noviembre al 17 de diciembre de 2017
    2017ko Azaroaren 8tik abenduaren 17ra.

Contáctanos o deja tu mensaje / Kontakta ezazu edo bidali zure asmoak